Orrialde:Maister 1757.djvu/256

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


etare ezin hobeki zirela, gaizak oro zure gogara heltzen direlakoz.

Eztezazüla orano sinhesterik har, zerbait handirik badüzüla, edo berheziki maithatia zirela, debozione, eta eztitarzün handi batetan zirelakoz; zeren eta gaiza horiek ezpeitie ezagüt erazitzen egiazko berthütiaren maithazalia, eta hetan ezpeitago gizonaren profeitia, eta huntarzüna.


III 25, 3. Zertan arren Jauna.

Zure büriaren bihotz osoz Jinkuaren boronthatiari eskentzian, eta zure diren gaizen, badira txipi, badira handi badira oraiko, badira eternirateko, ez txerkatzian.

Gisa batez nun khanbiamentürik batere gabe, hunak, eta gaitzak oro phezü beraurtan phezatzen dütüzülarik, eni eskerren emaiten bethiere egon zitian.

Hañbeste indar, eta pazentzia esparantxan badüzü, nun barnetiko konsolazioniaren gal unduan, zure bihotza handiagorik soferitzera adela dezazün, eta zihauren büria hañ xahü etxekiten ezpadüzü, nun uste zünian hañ gaiza handirik etzünükiala behar soferitü.