Orrialde:Lopez 1782.djvu/130

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hun duzu jakithia, egia izanik ere nehori nezesario zazkon bertuthe berhezien amoriuaren bihotzian pitzarazitzeko, intseatu behar dela meditazioniaren pundien hautatzera,...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:08, 7 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<129>

hun duzu jakithia, egia izanik ere nehori nezesario zazkon bertuthe berhezien amoriuaren bihotzian pitzarazitzeko, intseatu behar dela meditazioniaren pundien hautatzera, hetan gañan eginen tugun ereflexionek ekar gitzaten amorekatik ihikiago bertuthe heen aktuen gartsuki egitera, hargatik ere, erran dieitezu nehork zerbitxarazi ditzakeela bere arimaren behar ororendako, ezi meditazionia noizpaizko Zeluko Mana zen bezala duzu, zointarik jathian nehork nahi zien guzthia idireiten baitzien, orobat ere, zernahi den medita dezazun, idirenen dituzu bertutherako Seindimendiak goguaketak untsa eginez. Orai berian umilitathiaren gañan ez meditaturik ere, umilitathiaren aktak eta desirak pitzarazitzen ahal tuzu zure bihotzian, untsa pentsaketak eginez zure bekathien gañan edo heriuaren, Iferniaren, Jinkoaren Semiaren Pasione seindiaren eta hareganik erezebitu tuzun hungien gañan. Orobat ere, nahi baituzu pitzarazi zure bihotzian dolu bizi bat eta zure faltez Jinkoaren alderako ahalge handi bat, pundu horietarik zointan-nahi ereflexione seriosik egithia azki duzu; arrazoin beraz eztitarzunesko, pazenziasko ispirithiaren jardiresteko, baliatuko zautzu nahi baduzu; ororen burian, desiratzen tuzun debozionerako seindimendu hun guziak meditazionian idirenen tuzu.