Orrialde:Lopez 1782.djvu/122

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gauza gaizto direla ezagutzen tuguner ihez egitera, eta hun direla uzte duguner jarraikitera. Noiz eta ere munduthiar batek Jinkoasko bizitze berri bat besarkatzen baitu,...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:56, 7 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<121>

gauza gaizto direla ezagutzen tuguner ihez egitera, eta hun direla uzte duguner jarraikitera. Noiz eta ere munduthiar batek Jinkoasko bizitze berri bat besarkatzen baitu, nehork erraiten dizi munduko engeniuen ilusionia ezaguturik utzi thiela, eta hori duzu otoitza suerte huntarik idokitera intseatu behar giren prootxurik handienetarik bat. Nola pundu hori osoki inportant baita, konbeni ere duzu horren gañan atenzione berhezi baten egithia, eta oroz gañetik bizitze hun eta seindu baten hatsian, amorekatik gure relijione seindiak erakazten derauskun egietan gañan, untsa goguaketak eginik hetzaz hobeki segurthatia izan dadin. Hartakotz eta prootxu handirik meditazionetik idokiteko, egin behar diizi ez azaletik eta lehiataka bezala, ez eta ere laxoki eta nagiki, bena net gartsuki, atenzione oso bateki eta izaiten ahal den ispirituko pausurik handienareki. Orhit zite untsa eta aizinaz bizia zoiñen labur den, munduko gauzen ezdeuztarzunaz, eta zoiñen guti hil onduan baratuko zauzun; hala eginez fite jinen zira lurreko gauza ororen mezperetxatzera eta bihotzez besarkatzera eternitate orotan iraun behar dutener.

Serioski atenzione egizu zoiñen guti funts egin behar den gizonek gutzaz duten estimu eta opinione hunaz, eta