Orrialde:Lopez 1782.djvu/123

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<122>

hetzaz arrangura hartzia zunbat dezarau den, mundiak gutzaz dien sinheste hunak edo gaistuak ezteragunaz geroz ez deuz idokiten edo emaiten, bardin hun eta gaisto uzten githienaz geroz. Holaz denbora laburrez jinen zira kasurik ez hetzaz egitera. Orobat ere pentsaketa zite beste relijioniaren egien gañan, eta emeki-emeki ezagutuko duzu munduko gauzen ezdeuzkeria eta azkarturen zira salbamenduko seindimendietan, eta gizon berri batetara kanbiatzen hasiko zira eta osoki bizitze seindu baten eremaiten.

Jeremia Profetak erraiten dizi, ermithaiña jarriko dela eta ixilik egonen, zeren naturalezaz gaindi altxatu den; usatu beno bihotza handiago seindituko dizi, bere pentsamendiak Zelurano altxatuko tizi eta erranen dizi Joandene Paulereki: Jesu-Kristoren amorekatik gauzak oro galgarri idurituko zazkola eta haren irabasteko oro, hungarria bezain mezperetxagarri idurituko zazkola. Meditatzetik meditatzera eta ezagutzetik ezagutzera liferenzia net handi bat baduzu: ezi gizon zuhurrak gauzak giza batera ezagutzen tizi, jakitaterik ezthienak beste batetara. Zuhurrak egiaski bere beithan diren bezala ezagutzen tizi eta eztakienak, azaletik ageri diren bezala. Gizon endelgatzen ezten batek idireiten badu harri balio