<106>
LAURGERREN KAPITULIA [I/5/4]
Zunbat maneraz otoitza egin daiteen
Hain hun, hain nezesario zaukun eta hain ihiki egiten ahal dela erran dugun otoitza hori, bi gizatara egin dieitezu: mihiz eta bihotzez. Mihiskua nahibada huna eta seindia den, eta Eliza gure Amak laudatzen eta ardura egiten dien, ezkituzu hartzaz minzaturen, bena xoilki bihotzeko goguaketez egiten denaz edo meditazioniaz. Hartzaz Joandene Paule Apostoliak Korinthiakuer iskiribatu zien letran minzo duzu erraiten dienian: otoituko dizit ispirituz, otoituko dizit ene bihotzaren barnian, ispirituz Jinkoaren laudoriuak kantatuko tizit, ene bihotzaren erdian kantatuko tizit. Baituzu bi ispiritusko otoitza suerte: bata komun eta ihi dena; besthia, ordenarioz kanpokua, kontenplazionia deitzen dutena eta anitz perfeit dena, zoin otoitza hobekienik dakitenen araura, gihaurek beno aboro gutan Ispiritu Seindiak egiten baitu. Hortzaz minzo duzu Areopajita handia, erraiten dienian Hierothea haren Nausiak Jinkoasko gauzak sofritzen zithiela, erran nahi baita, giza batez Jinkoatan barna sarthia