<105>
baitute. Bena Jinkoa erraiten diena Joandene Paule Apostoliak, haren laguntza galdeiten duten ororendako beti aberats duzu. Nola emanez ezpaita praubetzen, egiten deraskoten galduak laket ziaskozu, mundu orok mement oroz galdatzen derakotela ikusthiaz plazer dizi, aski puxant delakotz gure guzien aberasteko bere aberastarzunetik deuz galdu gabe; ezi haren grazien tresorak ezin agortzen badira, haren miserikordia ere mugarik gabe duzu; halaz, badizi ausarki gu zertzaz sokorri, badizi ere beti guri hungi egiteko borondate osua eta nahi dizi gure behar guzietan hari hersa giten. Justo duzu, beraz, ahal bezanbat esker ekar dezakogun hain handi den grazia batendako eta balia giten ahalaz beti otoitzetan egonez, hari hersatzeko emaiten deragun permisioniaz; ezi Seint Augustinek erraiten dien bezala Dabiten hitz hoen gañan: Jauna dela benedikatu, zoiñek otoitzaren ispirithia eman baiteraut eta bere miserikordiaz laguntzen bainu; segur izan zite, Jinkoak otoitzaren dohaiñaz ezpazitu gabe egiten, miserikordia ere eginen derauzula; hartakotz, amorekatik haren miserikordiak beti jardirets ditzazun, otoitzari erne jarraiki zite.