<104>
bortizki berak ahulkatzen gitu haren grazien galditera. Horren gañan gogoketa debot haur egin dieitezu: Jinkoa ezpalakigu gure otoitzen inzuteko hilabethian behin bezik beha, eta ordian xoilki hungi egin lezagun, dudarik gabe grazia ezin sobera estima gindiroen bat lukezu, ohore eta abanthailla handi baten atxiki gindiroenaz geroz, lurreko Erege bat gure egitekuetan laguntzeko behatzen balizauku hilabethian behin; eta hori hala balin bada munduko Erege batez, zunbatenaz aboro eztugu peretxatu behar Zeluko eregeren huntarzuna, zoiñek gomitatzen baikitu hari hersatzera, ekarria delakotz guri behatzera ez xoilki hilabethian behin, bena egun eta oren oroz.
Dabid Eregek ziozun: atsian, goizian eta eugerditan Jaunari kundatuko tizit ene aflijimendiak, erakatsiko ene beharrak eta inzunen nizi. Jinkoa eztuzu gizonak bezala; anitz otoitziak Jinkoa eztizi eneatzen, ezi eztuzu gu bezala emanez praubetzen; gizonek ezin emaitzarik egiten dizie, dutena gutithuz bezik; hara zergatik anitz eta ardura galdatzia gaitzetsitzen zeen eta, behin edo bietan gogotik emanez geroz, hirurgerrenekotz samurtzen tuzu eta eztizie emaiten, edo emaiten badute, hain gogoz garatik, nun heer deuz galdeiteko gutizia idokiten