Orrialde:Lopez 1782.djvu/108

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<107>

zela, nun hark eginak, berarganik beno, Jinkoaganik beraganik jiten baitziren. Baduzu liferenzia net handi bat bi otoitza suerte horien bien arthian; ezi ordenariua zerbait gisaz hitzez erakats dietezu, bena eztuzu gauza bera besthiaz; haur ezthietezu mihiz erran ahal eta etzirozu nehork zer den jakin ahal, haren dohaiña uken eta bere beithan poroatu dienak bezik. Uken dienak berak ere, etzirozu untsa erran, ez untsa ezagut zer den eta nola egiten den, eta hara zer Cassien Autorrak net untsa endelgatzera emaiten deragun Seint Antoni Handiaren zelutiko eta Jinkoasko erran batez, zoiñek baitzioen, otoitza osoki perfeit izaiteko, egiliak bere buriaren ezagutzia galdu behar ziela, zer erraiten dien endelgatu gabetarik.

Hain alxatu den otoitzan nehor bere buriaz ezin orhitzen duzu, ez ezagutzen zer egiten dien, edo hobeki erraiteko, Jinkoak berak gu beithan otoitza suerte hortan zer egiten dien. Zunbait aldis gizonak ispirithia hain bortizki ihortzia dizi egitekuetan, nun bere buria ahatzirik ezpaitaki nun den, zertan den, ez zer, ez nola pentsatzen dien. Orabat duzu otoitza kontenplazionia deitzen dugun huntzaz. Gizona gisa batez Jinkoari josia eta hura beithan ihortzia duzu, nun bere buriaz ezpaita orhit, ezpaititu ezagutzen