<108>
haren bihotzaren barnian igaraiten diren gauzak, ez nola igaraiten diren, eta segidarik batere begiratu gabe eta pundu batetik bestera joaithiaz orhitu gabe, Jinkoasko gauzetan galzen bezala baita. Hala heltzen zuzun Seint Antoniori, zoinzaz Kasianek erraiten baitu, ardura otoitzan ilhuntzian jarririk hala-hala argirano egoiten baitzen, eta ordian argia begietara jinez pleñi baitzen, eta erraiten Jinkoak bihotzian ezarten zeraskon argien eta dohaiñen galarazitzeko zela hain goizik jalgiten ekia.
Seint Bernatek ber otoitzaz erraiten dizi haren orena nehork ezthiela ezagutzen, eta hartan nehork emaiten dien denbora beti labur dela, zunbat-nahi luze izanik ere labur iduri diela. Seint Augustinek, aldis, ber otoitzaz Jinkoari ziozun, otoitza suerte hortzaz minzo zelarik, Jauna, zunbait aldis xoilki nitan ezarten tuzun seindimendiak hain amoratsiak tuzu, eta gozo eztakit nolako bat ene bihotzian emaiten dizie, zoin aitzina joaiten balis ezpaiñakike erraiten zer izan laiteen. Otoitza suerte haur Jinkoaren dohain berhezi bat duzu, dohain bat plazer dienari egiten diena, zunbait aldis zerbitxu eginen eta haren amorekatik sofritu phenen pagutako, eta zunbait aldis batere merexitu gaberik, ezi Jinkoaren huntarzunetik xoilki jiten