Orrialde:Lopez 1782.djvu/64

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: thiela; behar den bezain gora alxatzian direla phenak, eta murria gora eta alxa bezanbat, lanak eta gazthiak emendatzen direla; orobat, perfekzione ispiritualian ere hatsa...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:38, 5 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<63>

thiela; behar den bezain gora alxatzian direla phenak, eta murria gora eta alxa bezanbat, lanak eta gazthiak emendatzen direla; orobat, perfekzione ispiritualian ere hatsarriak eztituzu gaitz, bena azken perfekzionera eraikithia edo alxatzian dituzu phenak. Hala, untsa hazthia guti baliatuko ziaguzu untsa akabatzen ezpadugu. Seint Jeromak erraiten dizi giristiñuetan nehork ezthiela sogin behar hatsarrer, bena akabanzari; Joandene Paule gaiski hasi zela eta untsa akabi; Judasek untsa hasi eta gaiski akabi. Zer prootxu uken du Jesu-Kristoren Apostolu izaithiaz? Zer baliatu zazko egin zithien mirakuliak? Eta zuri ere, zer baliatuko zautzu hatsarre hunak uken baituzu, finitze edo akabanza maluroz bat egiten baduzu? Korona iraupenari xoilki duzu Jesu-Kristhoz hitzemana. Jinkoaren Semiak erraiten dizi azken finerano irauten diena dateela salbathia. Jakopek Jauna ikusi zizin zurubiaren burian edo thinian, ez zolan, ez erdian, guri endelgaratzitzeko —ziozu Seint Jeromak— untsa hasi eta zerbait denboras untsa segitu bezala, burura edo finera hel arthio iraun behar zela. Seint Bernatek erraiten dizi, zer prootxu du nehork Jesu-Kristoren segitzia, jardiresten ezpadu? Hartakotz, Joandene Paulek erraiten zizin: laster egizie preziua edo ispixua