<62>
HAMARGERREN KAPITULIA [I/1/17]
Bertuthian iraun behar dugula, edo berthuthian uken behar dugun iraupenaz
Seint Augustinek Joandene Paule Apostoliaren hitz hoen gañan: biziuen kontre paleatzen edo gudukatzen dena date xoilki Zelian koronathia edo saristathia; erraiten dizi behar den bezala tentazioner eta flakezier bihurtzia dela beti biziak diraueno heen kontre atxikizia, eta hala eginez bezik ezthiela nehork merexitxen ahal Zeluko korona, eta horren gañan orobat sentenzia haur ekarten dizi Seint Jeromak. Ziozu anitz hazten direla eta gutik akabatzen; etsenplu handi bat badiizi Iseraeleko Populian. Iskiritura Seindiak erraiten dizi, seiehun mila beno aboro, emastez eta haurrez bestalde, Ejiptotik jalgi zirela eta hainbestetarik, biga xoilki Jinkoak hitzeman lurrerat heldu zirela. Ezta, beraz, ziozu Seindu berak, gauza handi bat untsa hazthia, bena oro dago untsa akabatzian eta hartan diagozu xoilki perfekzionia. Horren gañan egiten dizi Seint Efremek konparainxa bat eta erraiten, etxe bat nehork egiten dienian, zimendiak eta fundamenak gaztu handirik gabe egiten