Orrialde:Lopez 1782.djvu/59

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: egiten dudanian eta gogeta horietan sartzen nizanian, idireiten badut mement hartan eta egiten dudan obran hilzera eninzatekeela beldur, iduri ziaazu ene arimaren eitekuak...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:45, 5 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<58>

egiten dudanian eta gogeta horietan sartzen nizanian, idireiten badut mement hartan eta egiten dudan obran hilzera eninzatekeela beldur, iduri ziaazu ene arimaren eitekuak untsa duatzela eta nihaurez kontent bezala nuzu. Aldiz, nahi ezpanu heriua ordian jin lakidan eta ordian ene arima den estathian eta eiten dudan obran heriuak har nentzan, bena nahi banu aphurtho bat luza lezan, ene gogoko eta Jinkoaganik urruntzen nuten gauzak akaba artekan, hori har nirozu señale segur batendako, eztudala azki arrangura bertuthian aitzinatziaz eta giristhiño hun baten einbidian konplitziaz; ezi imitazioniaren Authorrak net untsa erraiten dien bezala, konzenzia hun bat bazindu, hilziaren etzinateke beldur, zeren bekathien nehork uken behar baitu beldur eta ez heriuaren; bizkitarthian, beldur zazkonaz geroz, señale duzu konzenzian zerbait baduzula phena eiten derauzunik, eta zure kundiak Jinkoaren eretzerat eztirela xuxen. Kundiak eman behar thien batek, xuxenthiak baitu, gogotik nahi tizi egin, bena kundiak nahasirik dithienak, beldur duzu oren oroz galda ditzakoten eta denbora irabaztera eta luzatzera egiten dizi.

Seint Franzez Borjiasen erranen arabera, giristhiño batek egiten ahal dien gauzarik hobena duzu, egunian hogei