<59>
eta laur aldis bere buriaren ezarthia gizon hilzera duhen baten estathian, eta ordian konzenziako erregretik gabe bere buria idireiten badu, uken behar zi esparanza Jinkoaren bidian dela, hilzeko mementuan nehork izan nahi lukeen bezala denaz geroz. Giza hortan batbedera bere beithan sar bedi eta etsamina, goguaketa hok eiten tien oren berian hil behar balu, elukeenez deuz phena ein lezakoonik. Seindi baduzu etzirela hilzian uken nahi zindukeen estathian, hala jartera intsea zite eta hiltzera untsa prestatzera; goguan ezarzu, Jinkoari orano galdeiten duzula zunbait egun hartara prestatzeko eta emaiten derautzula, untsa balia zite emaiten derauzun luzamendiaz, eta denbora hartan intsea zite bizitzera haren ondoko mementuan hil behar baitzindu bezala. Uroz duzu bizitzen dena, hiltzeko orenian bizi lizatekeen nahi lukeen bezala. Egia hori prootxozki peredikatzen diizi giristhinuer, eta abertitzen egunetik egunera bere konbersionia edo Jinkoaganat itzulzia estezaten luza, zeren nehork ezpaitaki biharamuna bizirik ikusiren dienez. Seint Gregoriok erraiten dizi Jinkoak egiasko penitenter barkamendia hitzeman diela, bena bekatorer biharamuna ezthiela hitzeman; eta erran komun bat duzu deus ere eztela hiltzia beno segurragorik, eta haren orena beno guthiago ezaguturik