Orrialde:Lopez 1782.djvu/61

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<60>

. Bena Salbazale Jaunak orano gehiago erraiten dizi, ziozu: egon ziteste prest, zeren Jinkoaren Semia jinen baita uzte eztuzien orenian; ezi nahibadare leku hortan mintzatzen den azken judizioneko egunaz, endelga ere dieitezu heriotzeko orenaz, zeren jujamendu partikularreko arresta sekulako izanen baita, eta jujamenduko egun handian xoilki arraberrithia izanen baita. Jesu-Kristori, beraz, etziakozu azki erraithia ezthaiteela jakin orena eta ezthakigula noiz jinen den, bena erraiten dizi oren hura jinen dela uzte eztugunian eta menturaz gutien prest giratekeenian. Joandene Paulek orobat Thesalonikakuer erran zizin: ohoin bat bezala gabaz jinen da eta Joandene Joanek Apokaliptsan ziozu: ohoin bat bezala zuregana jinen nuzu eta estakikezu zoin orenez. Ohoin bat ixilik jiten duzu, nehork gutien uzte dien orenian eta etxekuak oro lo diratekeela uzte dienian, eta hala, Jinkoaren Semiak ekarten dien konparanxa horrek abertitzen gitizi, nola egin behar dugun heriuak obra hunik gabe har ezkitzan. Jesu-Kristok ziozu: aita familiaskuak jakin ahal baleza ohoinak zer orenez jinen diren, irazarririk egon lieitezu eta etxia xilatzera elirozu utzi, bena zeren ezin jakiten baitu orena, ilhun onduan, gauherditan hala argi-aitzinian jinen den, bethiere erne dioozu arroba dezaten