Orrialde:Lopez 1782.djvu/58

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<57>

paleatzen edo gudukatzen nizanaz geroz, egun oroz igurikiten dizit jin dadin ene kanbiazarrena; Jauna, deituko nuzu eta ihardetsiko derauzut, dei nezazu plazer duzun orenian eta nunahi den nizan, beti prest nuzu zure botzari ihardesteko.

Jinkoarekin untsa dela ezagutzeko biderik edo segreturik hobenetarik bat duzu, goguan hartzia nehor fida denez, zernahi denboretan, zernahi lanetan izan dadin, eztukeela Jinkoaren aitzinian berheziki phena egin lezakoonik. Enuzu minzo heben, Jinkoaren jujamendien beldurra osoki kentzen edo ezeztatzen dien segurthainxa oso batez; halakorik eztikeizi mundu huntan, Jingoak berak erranez bezik; bena minzo nuzu xoilki uztekunde edo ezparainxa hun batez, eta hori duzu bizitze huntan, mirakuluz kanpora, ukeiten ahal duguna oro. Ziozut, beraz, jakiteko Jinkoaren bidian untsa duhenez, dela gogua emaithia nehor idireiten den estathian, tenorian eta egiten dien obran hil nahi lukeenez; iker ezazu zure konzenzia, Job Seindiak bezala, prest zirenez Jinkoari ihardesteko: mement huntan dei nezazu; edo dei banindeza, ardura poroa zazu zure buria, giza hortan zure buriari untsa soizu eta ikuz ezazu, heia ziren estathian nahi zintuzkeenez Jinkoari kundiak eman. Nitzaz den bezanbat, horren gañan erreflexione