<48>
Jinkoaren zerbitxari batek erraiten dizi, giristiño laxuek eta gartsiek iduri dutela etxe handi batetako bi mañata suerte; laxuek uzte dutela, azpaldian Jinkoaren zerbitxatzeko zerbait egin dutelakotz, zuzenetan direla pausatzeko eta eztutela behar intseatu Jinkoaren amoriuan eta perfekzionian aitzinatzera; hala nola mañata zaharrak etxe handietan ezpaitira egoiten, han lehen zerbitxatu dutelakotz bezik, eta ezpaitute ere bere nausiaganik ukeiten pagurik, ez bere zerbitxiez ezkerrik, ez etxeko kargietan aitzinatzeko ezparanzarik; orobat duzu Jinkoaren zerbitxari laxuez. Aldiz, debozioniari gartsuki jarraiten direnek, egiten dizie mañata gaste eta bere nausiari gogara eitera intseatzen direnek bezala, zoiñek erneki trabaillatuz eta nausiak desiratzen thien gauza guzien eginez, haren grazia hunak jardiresten baitituzte, bai eta ere fortunarik handienak egiten eta kargurik handienetara heltzen. Orobat, erneki eta segidan Jinkoaren zerbitxiari jarraiten direnek, haren graziarik berhezienak eta baliosenak jardiresten, halaz perfekzionerik gorenera heltzen.