<49>
ZORTZIGERREN KAPITULIA [I/7/5 & I/7/8]
Aitzineko Kapituliaren segidetako eta hartan direnen hobeki konplitzeko, batbederak egun oroz egin behar dien konzenziaren etsaminaren eta hartu behar dien deliberuen pundu hautatu batzuz
Lehena. Egun oroz debozionesko einbiden xuxen eta osoki egithia, hartako behar den eta bere beithan xedatu dien denbora harthuz, eta heen gerorat luzatzera zerbait itzuli ezinbeztezko zunbaitek bortxatzen githuztenian, ahal bezain fite honitzia.
Bigerrena. Meditazioniaren edo otoitzaren untsa egithia, eta hartan berheziki hartu behar tugun deliberuen finka hartzia; egun orozko etsamenen untsa egithia, hanbat falta guzien gañaz jeneralian, nola ardurenik egiten dugun, berheziki ihez egitera deliberatu dugun gauzen gañan, eta etsamen hartan gure bekathiez orhitzera bezanbat, hetzaz dolumen bizi baten eta Jinkoaren aitzinian ahalge ezinago handi baten hartzia, hetarik korrijitzeko borondate azkar eta oso bateki; ezi dolumen eta delibero hortan diagozu bertuthe eta etsamenaren prootxu edo frutu guzia. Zunbaitek hala