<47>
poroantzaz ikuzten diizi zunbat-nahi nehork bertuthian prootxu ein dien, behin nehor laxatzera eta debozionesko einbiden uztera jiten bada, fitetz denbora luzez jardiretsia galtzen diela, eta noiz eta ere gero berris debozionera itzuli nahi baitate, hain handi diren epaintxiak idirenen tizi, nun nekez bezik ezpaita berris helduren leheneko perfekzioniaren gradora. Aldiz, gartsuki duatzenak, beti debozioneko gortarzunian eta einbide ispiritualetan irautera intseatzen direnak, lehen zuten perfekzioneko estathian ihiki egoiten tuzu, bai eta ere denbora laburrez perfekzionian aitzinatzen; eztizie ere behin ere denborarik galtzen, ez behin egina dezegiten. Laxuek, aldis, igaraiten dizie bere bizia oro, debozioneko bultetan eginen laxokerietan desegiten, eta perfekzioneko obra bat behin ere eztizie behar den perfekzionian akabatzen. Gartsiak, aldis, laxokeriarik gabe finkatzen tuzu eta hala jarraikis, gauza handiagorik ihiki egiteko indar berririk jardiresten dizie eta egun oroz, beti eta hanbat aboro bertuthian prootxatzen. Halaz, batzek eta bestek Zuhurraren erran hok ber-hetan igualki egiak direla erakazten dizie: ezku laxoki trabaillatzen denak ekarten du peorreria, bena gizon azkarren ezkiak jardiresten dereste aberaztarzun handiak eta trabaillatzen direnen arima gizenduren da.