<46>
Badizie zunbaitek, aldartez, gortarzun eta debozione bulta batzutarik, bena bet-betan baratzen tuzu. Eztezazula hala egin, segi zazu beti debozioniaren bidia aitzina eta orhit zite, bizi ispiritualeko bidian beti aitzina joanez beno, pausatzen egonez aboro akituko zirela, ezi eztuzu ispirithiaren eta gorpitzaren lanak elgar iduri. Gorpitza trabailliak flakatzen eta akitzen dizi, bena ispirithia gortzen eta azkartzen, errefren hunen arabera: balezta sobera thiraza hauzten da eta ispiritu sobera laxua andeatzen.
Seint Anbrosiek erraiten dizi, hala nola bere buriaren bekatutik begiratzia ihiago baita, ezi ez egiasko penitenzia batez bekatu eginen erreparatzia, orobat otoitzaren eta debozioniaren gortarzunian irauthia, ihiago dela ezi ez zunbait egunen barreaduren eta laxotarzunen onduan, behar bezala debozionesko seindimendietan berris jarthia. Arotzak burdiña gorria sutheitik moldatzeko idoki onduan, nahi dien moldian ezarteko behin ere arras hoztera eztizi uzten, bena arras hoztu gabe berriz suian ezarten dizi, fithetzago lehen bezain bero eta zalhu jar ahal dakion. Orobat ein behar diizi eta galtzera utzi gabe debozioneko gindien gortarzuna, zeren behin hoztera jiten bada eta gogortzera, nekez berris garturen eta beroturen duzu. Hartakotz,