<45>
bena grazia berriak emaiten derestela eta ispiritu berri batez azkarzen thiela, noiz eta ere hetan hari umilgi hersatzen baitira. Bena baduzu beste bekatu benial suerte bat, zointara Jinkoaren zerbitxari epelak eta laxuak bere nahiz eta ezagutze oso bateki erorten direnak, eta falta suerte hok, nahibada eztiren mortal, Jinkoaganik errezebi lezaketen graziari epainxu handi bat ezarten dizie, eta hantik ardura jiten duzu gure otoitzetan hotz eta idor baikira, eta hetan bihotzeko gozorik gabe, eta Jinkoak lehen emaiten zerauzkigun graziak ez emaiten. Nahi badugu, beraz, perfekzionian aitzinatu eta bere grazia berheziez beti Jinkoak lagunt gitzan, arranguretan den handienareki ezagutzerekilako falta orori ihez ein behar diizi. Ezuzthian eiten tugunak aski tuzu, heer handiagorik lagun eman gabe; gure ispirithiaren arhintarzunak gure otoitzetan emaiten derauzkigun barreadurak aski tuzu, ispirithia gure nahira bestetarat barreatu gabe, eta ororen burian, aski tuzu gure flakeziak egun oroz gure einbiden kontre eraiten derauzkigun hutzak edo faltak, halakorik gure nahira egin gabe.
Seint Basilak orano emaiten dizi beste xede bat perfekzionian aitzinatzeko eta erraiten, hartako net hun dela bertutheko bidian baratu gabe beti aitzina joaithia.