Orrialde:Lopez 1782.djvu/45

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<44>

badu; orobat, tentazionerik gaitzenak edo bortitzenak prootxurik gabe ireizi edo urrundu tukezu, gauza thipietan zure buria engenatzera uzten baduzu, eta gauza thipier gogua eman faltaz, handietara emeki-emeki gero eroris damnatzen bazira.

ZAZPIGERREN KAPITULIA [I/1/12]

Perfekzioniaren jardirezteko nezesario dela ezagutzerekilako edo borondatesko bekatu orori ihez egithia eta einbide orori xuxen jarraikitzia

Perfekzionera heltzeko —zoiñen jardirezthia beti behar baitugu desiratu— net prootxos eta nezesario duzu ezagutze oso bateki bekaturik ez egithia; eta horren untsa esplikatzeko goguan hartu behar diizi badirela bi bekatu benial suerte: batzietara Jinkoaren beldurrian bizi direnak ere erorten direla, flakezias, jakin gabian eta gogua eman gabez; hargatik ere, azki arrangura hartu faltaz. Hotzaz den bezanbat, Jinkoa bihotzez eta egiaz zerbitxatzen dutenek eta hareki daudenek poroatzen dizie egun oroz, tristatzeko beno umiliatzeko arrazoin oboro dutela, eta heegatik Jinkoak ezthiela bere bertaithia heeganik urruntzen,