Orrialde:Lopez 1782.djvu/44

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta galarazi gitzan ber. Seint Bonabenturak ziozu, anitz euri xorteletarik uherriak jiten tuzu, zoiñek zunbait aldiz murrurik azkarrenak aurtikiten baitituzte; ardura unz...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:20, 5 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<43>

eta galarazi gitzan ber. Seint Bonabenturak ziozu, anitz euri xorteletarik uherriak jiten tuzu, zoiñek zunbait aldiz murrurik azkarrenak aurtikiten baitituzte; ardura unzi baten galtzia jiten duzu, xilo edo erdiro thipi ageri ezten batetarik unzian sartzen den uretik. Hartakotz Seint Augustinek erraiten diraguzu: hala nola unzi bati hura sartzen zakonian, berheala hurak unzitik kendu behar baitu hur-perat joan eztadin, orobat behar dugula otoitza gartsu batez eta etsamen arranguroz batez, beti intseatu gure konzenziatik kentzera zer ere hara sar edo lerra beileite satsurik edo gaiztorik, eta gerokotz galarazi ahal gitzakeenik. Hara zer egin behar dien beti Jinkoaren zerbitxari batek; beti bere buria thaiik gabe korrijitu, beti ari konzenziati bekathien hur satsien kentzen, galaraz eztezaten, beztela, galtzeko edo damnatzeko erriskutan jarten duzu. Arranguroski —ziozu ber Seindiak beste leku batetan— zure izariak hartzen tuzu bekaturik handienen kontre, bena zer egiten duzu thipietarik beiratzeko? Etzirea beraz heen beldur? Karga handiak itsasorat aurtiki tuzu, beirauzu edo gogua emazu unziaren zolan den hariña aldiak unzia galaraz eztezan. Auherretan unzia lanjer edo peril handier itsasuan itzuriko dukezu, itsaz porthian gauza thipiak galaratzitzen