<35>
zerbait seindi arthio, eta zunbait ihiziren urrina seinditu onduan, biziki herexari jarraikiten baita idiren artekan; orobat, Jingoaren amoriuaren urrinaren eztitarzuna egiazki seinditu diena, baratu gabe hari jarraikiten duzu eta erraiten, Kantiketan doon bezala, zure urrin Jinkoaskuen onduan ibilten gituzu; zu beitan den Jinkoak, beraz, hola bere ondotik eremaiten zitu, bena zutan seinditzen ezpaduzu gose eta egarri hura, arrazoiñeki beldur izan zite Jinkoa eztateela zure bihotzian, ez zu haren grazian, ezi Jinkoasko gauzek —Seint Gregoriotarik landan erran dugun bezala— bere beitharik haur dizie, nehork eztithiela ez gutitziatzen, ez maitatzen, ez peretxatzen, ez estimatzen, gozatzen direnian bezik.
Seint Bernatek erraiten dizi ikaratzen zela eta buruko biluak zutitzen zitzazkola, Ispiritu Seindiak Zuhurraren ahotik erran thien hitz hotzaz orhitzen zenian: gizonak eztaki Jinkoaren amoriuan ala haren odiuan den; hitz horiek ikaragarri tuzu —ziozu Seindu handi horrek— ispirithian edo bihotzian pausurik batere eztizie uzten eta hotan gañan goguaketatu nizan aldi oroz, laztura batek hartu nizi, hitz hoen —nork daki Jaunaren amoriuan ala hiran edo haztiuan den— ikarareki bezik ezin erranez. Beraz, arren, goguaketa horrek hala ikararazi badu Seindu handi bat,