<17>
jeikiten zela otoitzaren egitera joaiteko, eta nola ororen iratzartzeko kargia ziena ezpaitzen joaiten haren iratzartzera, berant etzaten eta zunbait aldiz gabaz jeikiten zelakotz, otoitu zizin bere Fraide lagun bat iratzartzezan, nahibada etzen ordian orano untsa sendothia anitz flakatu zien sukar batetarik. Hori duzu arimaren eitekuer xuxen eta erne jarraikitzeko desir egiazko baten ukeithia. Irakurten diizi ber liburian, Fraide seindu zahar batek ikusi ziela behin Ainguru bat, zoiñek inzentsatzen baitzithien Komentuko Fraide otoitzera erneki joan ziren guziak, bai eta ere hain untsa ezin joanez baratu zirenen lekiak, bena nagiz otoitzera faltatu zutenen plazak uzten zithiela inzentsatzeko. Hara zerk konsolatu behar githien noiz eta ere ezinez uzten edo gerorat luzatzen baititugu arimen einbidiak, eta aldiz ezagutarazi eztitugula ezinbestez bezik utzi behar.
BIGERREN KAPITULIA [I/1/2]
Perfekzioniaren uken behar den amoriuaz eta garraz
Ebanjeliuak erraiten dizi: urosak justiziaren gosia eta egarria dutenak, ezi asiak izanen tuzu. Seint Jeromak, minzo delarik Jesu-Kristoren hitz horien gañan,