Orrialde:Lopez 1782.djvu/14

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gauza ispiritualer emanak, eta arranguroski bertuthian aitzinatzen zirenak, nahibada beztañez eris edo flakoz Komenthiari etzuten zerbitxurik batere egiten, handiski mait...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:56, 2 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<13>

gauza ispiritualer emanak, eta arranguroski bertuthian aitzinatzen zirenak, nahibada beztañez eris edo flakoz Komenthiari etzuten zerbitxurik batere egiten, handiski maithatzen eta estimatzen zitizin. Dudarik gabe arrazoin handireki hala egiten zizin. Zer prootxu du nehork, beztañez, mereximendu eta thalentu handirik ukeithia, obedienzia gabe eta Geihenen borondatera egoiten ezpada? Anitzez segurki hobe lukezu thalenturik edo munduko egitatetan parte hunik gabe izaithia, ezi ez heen eztakurian Jinkoaren gauzetan laxatzia. Beste gauza lukezu Jinkoak behar balezagu galdein azken Judizionian anitz trabaillatu girenez, ispiritu gindienez, ederki minzatu girenez, bena hark ordian galdatuko diena duzu, egiasko giristhiño baten einbidiak oro ein tugunez.

Jesu-Kristok igorri zitizin bere Dizipuliak pheredikatzera; Iskiritura Seindiak erraiten dizi allegeranziaz bethiak itzuli zirela eta bere Jaunari erran zerakotela, haren izenian Demoniuek ere obedienzia ekarten zereela. Salbazale Jaunak ihardezten direezu: etzitestela allegera mirakuliak eiten tuzielakotz eta Demoniuak obedient dituzielakotz, bena allegera ziteste zien izenak Zelian iskiribathiak direlakotz. Ezarri behar diizi, beraz, gure abanthailla eta allegeranzia Zeluko Erresumaren irabazthian,