Orrialde:Lopez 1782.djvu/13

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<12>

behar diizi gure pausia eta ezarri gure gloria.

Hartakotz, nahi nikezi perfekzioniaren eztimu hori eta hari dauzkolako gauza ispiritualak mundu ororen bihotzian barna sar liten eta arrangurozki hartarako elgar lagunt gindezan, ez xoilki gure arteko elhe hunez, bena hobeki orano gure obrez eta bizitze seindiaz; giza hortan, berthuthiaren bidian sartzen hasi bezik eztirenek eta bertuthian aitzinathiek eta jeneralki orok, ezagutuko dizie gure relijione seindiaren arabera nehork ezthiela egiasko estimurik uken behar Jinkoazko gauzez bezik. Ordutik egia hori batbederak bere beithan untsa hartu onduan, intseatuko duzu bere ahalaz Jinkoazko gauzetan aitzina joaitera eta ezaguturen, beste garaitikuak eztirela enganio eta banitate bezik.

Surius Authorrak Seint Fuljenza Abadiaren bizitzian huni daukolako gauza bat ekartzen dizi. Gizon seindu horrek, ikuzten zienian bere peko Fraidetarik zunbait lanari anitz emanak, eguna oro thaik gabe Komentuko zerbitxian emaiten zutela, bena bere debozioneko eginbidetan laxo zirela, etzutela gar bera bere otoitzetan, irakurtetan, beste Jinkoasko einbidetan, beste bere peko Fraidez beno kasu guthiago egiten zizin; aldiz, ikuzten zithienak debozioniari edo