Orrialde:Lopez 1782.djvu/12

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<11>

arimaren barneko eta kanpoko seindimendu guziak, ezkituzu komunski gauzen jardirestera intseatzen, hetara heltzeko desiraren arabera bezik. Hartakotz, gauza handi bat duzu anitz estimatzia Jinkoaren bidian aitzinarazi gitzaketen gauzen, gartsuki desiratzera eta jardirestera intsea giten amorekatik; ezi gauza horiek oro hain elgarri emanak dituzu, nun bataren izaria besthiaren xedia baita.

Harri baliosez trathian ari denak untsa ezagutu behar tizi, tronpathia izan eztadin, bestela balio handitako zunbait emanen dizi gauza guti batendako. Gure trafika Zeluko Erresumaz duzu; ezagutu behar diizi, beraz, zunbat balioz den jardiretsi edo guretu nahi dugun gauza, beldurrez huts eginik urhia lohiaren, Zelia Lurrarendako eman dezagun. Jaunak erraiten dizi Jeremiaren ahotik: Zuhurra eztadila urgulutsu bere zuhurtziaz, ez gizon azkarra bere indarraz, ez aberatsa bere aberastarzunez, bena behar den bezala eta justoki glorifikatu nahi dena, xoilki bere gloria oro ezar beza ene untsa ezagutzian. Trezor orotan den handiena, Jinkoaren ezagutzia, zerbitxatzia eta maithatzia duzu; hori da guk dugun eitekorik handiena, edo hobeki erraiteko, bakarra; hara zertako kreathiak izan giren: giristhiñotu eta hartan xoilki gure xede bakarrian bezala, xerkatu