Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/66

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:25, 29 azaroa 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


25 Eta erori izan da uria, eta ethorri izan dirade ur sobernák, eta eraunsi ukhan duté haizék, eta jo ukhan duté etxearen kontra. Eta ezta erori izan, ezen arroka gainean fundatua zen.

26 Eta nork ere enzuten baititu ene hitz hauk, eta ezpaititu egiten, konparaturen da gizon erho bere etxea sable gainean edifikatu duenarekin.

27 Eta erori izan da uria, eta ethorri izan dirade ur sobernák, eta haizék eraunsi ukhan duté, eta jo ukhan duté etxe haren kontra. Eta erori izan da, eta haren desegitea handi izan da.

28 Eta gerta zedin propos hauk akabatu zituenean Jesusek, populua miraz baitzegoen haren doktrináz.

29 Ezen irakasten zituen autoritate zuenak bezala, eta ez Skribék bezala.


KAP. VIII.

2 Sorhaioa. 5 Zenteneraren muthil eria eta fedea. 11 Jentilén bokazionea eta Juduén iraiztea. 13 Sinhestea. 14 Pierrisen amaginharrebá, bai eta anhitz demoniatu eta eri sendatu. 19 Kristi jarreikiteko borondate zuen Skribá. 21 Bere aita ohortze beharrez konjit eskez zegoen diszipulua. 24 Itsasoko tenpestatea Kristek zesa eraziten. 28 Eta bi demoniatu sendaturik, deabruei urdetara joaitera konjit emaiten.

1 Eta menditik jautsi zenean, jendetze handi jarreiki zekión.

2 Eta huná, sorhaio batek ethorririk adora zezan hura, zioela: