Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/65

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


15 Begirauzue bada profeta falsuetarik, zein ethorten baitirade zuetara ardi abiturekin: baina barnean otso harrapari dirade.

16 Bere fruktuetarik ezaguturen dituzue hek. Ala biltzen duté elhorrietarik mahatsik, edo kharduetarik fikorik?

17 Hala arbore on guziak fruktu onak egiten ditu, eta arbore gaixtoak fruktu gaixtoak egiten ditu.

18 Arbore onak fruktu gaixtorik ezin daidi, eta arbore gaixtoak fruktu onik ezin daidi.

19 Fruktu onik egiten eztuen arbore guzia pikatzen da eta sura egoizten.

20 Bere fruktuetarik beraz ezaguturen dituzue hek.

21 Niri “Jauna, Jauna” erraiten drautan guzia ezta sarthuren zeruetako resumán, baina ene Aita zeruetan denaren borondatea egiten duena.

22 Anhitzek erranen draut egun hartan: Jauna, Jauna, eztugu hire izenean profetizatu, eta eztitugu hire izenean deabruak egotzi kanpora, eta eztugu hire izenean berthute anhitz egin?

23 Eta orduan erranen drauet klaroki: Egundano etzaituztet ezagutu; parti zaitezte eneganik inikitate egiten duzuenók.

24 Nork ere bada enzuten baititu ene hitz hauk, eta hek egiten, hura dut konparaturen gizon zuhur bere etxea arroka gain batetan edifikatu duenarekin.