O bekhatore erho, eta ezinago miserable izana! Zer ihardetsiren dük, Jinko hire bekhatiak oro dakitzanari; ikhara aguenen gañen gizon khexü den baten aitzinian?
Zeren eztük aitzinetik ikhusten, eztela ihur azken jüdiziozko egünian besteren, ez gaxotziaz, ez süstengatziaz baliatüren, bena batbedera aski karga handia datekiala beraurentako.
Orai, hire triballia balius dük, hire nigarra Jinkuak hunetako hartüren dik, hire hasperenari behatüren dük, eta hire doloriak arima sendotüren, eta garbitüren deik.
I 24, 2. Egiazki pazient den gizon batek, heben Pürgatorio handi, eta balius bat igaraiten dü; nuiz ere, laiduen unhestiareki, haboro dolore beitü, besteren gaixtokeriaz, ezi ez bere laido hartziaz, zuñek, berauri gaizki egilen, Jinkua gogotik othoitzen beitü, eta bihotzetik faltak pharkatzen, zuñek pharkamentü esketzeko, berankeriarik ezpeitü egiten, zuñ ekharriago beita, bester dolü egitera, ezi ez bere büriaren khexa erazitzera, zuñ bere büriari bortxa egiten dialarik, iseiatzen beita, ezpiritiaren nahiküntetara,