Orrialde:Maister 1757.djvu/90

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Saintien segürantza hargatik, bethi Jinkuaren lotsaz betherik izan da. Eta zunbat ere grazia eta berthüte handiez argitü beitziren, etzien gütiago arranküra, eta üm...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:53, 23 ekaina 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Saintien segürantza hargatik, bethi Jinkuaren lotsaz betherik izan da.

Eta zunbat ere grazia eta berthüte handiez argitü beitziren, etzien gütiago arranküra, eta ümilitate bere beithan.

Gaixtuen següranza aldiz, ürgüllütik, eta bere bürietan dien sinhestetik jalkiten da, eta azkenian beren inganiotan ützültzen da.

Eztezazüla seküla mündü huntan har segürantza oso bat, zunbat ere fraide hun baten, edo ermitha debot baten üdüria beitüzü.


I 20, 4. Ardüra gizonez hobenik ustezütienak, galdü izateko danjerik handienian izan dira, konfidantxa handiegia bere bürietan zielakoz.

Hartakoz henitxen hobiago da eztitian osoki tentazionerik gabe izan, eta hen atakarzünak sendi ditzen; beldürrez ürgülliala eror ditian edo ere sobera nabasiki kanpotiko konsolazionetarat okher ditian.

O behin ere alagrantzia igaraiten den bat txerka eliruana, behin ere mündü hunez kasürik egin gabe leguena; ala beiliro harek bere kontzentzia hunik begira!

O nurk ere khen belitzake arranküra