Orrialde:Maister 1757.djvu/89

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


I 20, 2. Nurbaitek erran ükhen dü, gizonen artian izan nizan ordü oroz, gütiago gizon etxerat ützüli izan niz. Hori da ardüra borogatzen dügün gaiza bat, nuiz ere elhesta lüzetan laket beikira.

Ehiago da erras ixilik egoitia, ezi ez elhetan hütsik ez egitia.

Ehiago da etxen gorderik egoitia, ezi ez kanpuan bere büriaren behar den bezala begiratzia.

Nur ere arren bizitze ezpiritualaren jardiestera iseiatzen beita, harek Jesüseki behar dü gizonen biltzarrünetarik hürrüntü.

Ihur ezta següranzareki agertzen gorderik gogo egoiten dakiana baizik.

Ihur ezta següranzareki mintzatzen, plazereki ixilik egoiten dena baizik.

Ihur ezta següranzareki besteren gehien jarten, besten pian gogotik egoiten dakiana baizik.

Ihurk ezta següranzareki manürik emaiten, besteri untsa obedient izaten ikhasi dianak baizik.


I 20, 3. Ihur ezta següranzareki alageratzen, kontzentzia hun baten jakilegua bere beithan diana baizik.