banuak oro, eta salbamentüko eta zelüko gaizetan baizik gogua ezartzen elianak, Jinkuatan bere esparantxa oro phausatzen lialarik; ala beiliro harek bake eta phausü handi bat goza!
I 20, 5. Ihurk eztü merexitzen zelüko konsolazionia, ikhasten ezpadü bihoztoiki, zer den barnetiko dolümena.
Nahi badüzü bihotzialadrano sar erazi zure dolümena, sar zite zihaur beithan, eta aparta itzazü mündüko herotsak, eskritüra saintak diuan bezala; zien ohetan iratzarririk etxeki ezazie bihotzeko dolümena. Zure xoxan barnen edirenen düzü, kanpuan hanitxetan gal ziniruana.
Xoxa ardüra han egoitez ezti gerthatzen da, gaizki aldiz begiratzen denian, debeia erazitzen gütü; hunialat ützültzen hasten zirenian, ardüra han egoiten bazira, eta hura untsa begiratzen badüzü, gerualat maithagarri zaikezü, eta edirenen düzü han konsolazione ezinago maithagarri den bat.
I 20, 6. Arima debotak profeitatzen dü, ixilik eta phausian daguelarik, eta ikhasten dütü eskriptüra saintaren segretiak.
Han edireiten dütü nigarren turrustak, zuñtzaz bere büria