Orrialde:Maister 1757.djvu/82

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Relijiuser orori etsenplütako eman izan dira, eta haboro korajatü behar gütie bizitze ezpiritualian borogü egiteko, ezi ez ephelen hanixtarzünak gure laxükerietan eg...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:43, 23 ekaina 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Relijiuser orori etsenplütako eman izan dira, eta haboro korajatü behar gütie bizitze ezpiritualian borogü egiteko, ezi ez ephelen hanixtarzünak gure laxükerietan egon erazitzeko.


I 18, 5. O zuñen handi zen relijiusen ororen Jinkuaren zerbütxatzeko süia, hen izate saintiaren hatsarrian!

O zunbat debozione zien orazionian! Zunbat inbeia, zuñek hobeki berthütiaren besarkatzeko! Ala hen egitatia beitzen untsa konpostatü! Zunbat erakutsi zien orok aphalmentü eta obedientzia bere gehienen manü pian!

Eitzi deizkien herexak jakile dira orano, hurak zirela gizon egiazki saintü, eta konplitü zirenak, zuñek, bere bürien kuntre gerla korajuski egiten zielarik, mündia huñ petan ezarri beitzien.

Orai aldiz handitako igaraiten da, bere xediaren kuntre deus egiten eztiana, eta pazentziareki haitatü dian heña süstengatzen ahal diana.


I 18, 6. Ah gure thenporako hoztarzüna eta laxükeria! Hañ sarri hürrünt gitian lehen günian debozione süz betherik; eta gure eñhetziak eta laxütarzünak bizitzez debeia erazi gitzan.