I 9, 3. Ezi entzün dizüt ardüra erraiten konselliari behatzia, eta haren hartzia segürago dela, ezi ez emaitia.
Hel ahal daite orano batbederaren sendimentia hun den: bena señale da ihur ürgüllütsü, eta bürü gogor dela, besteren sendimentiari behatü nahi eztenian, nuiz ere arrazuak eta gaizak hala bethi beitie.
X. KAPITÜLIA
Elhe soberari gogua emaitiaz.
I 10, 1. Hürrünt zite ahalaz gizonen herotsetarik: ezi mündüko egitekuetan sartziak nahasten dizü ihur azkarki, nahi bada intenzione xahü bateki erabil ditian.
Ezi banitatiaren theiütarzüna, eta esklabogua berhala har eraziten dizüzie.
Untsa nahi nikezü hanitxetan ixilik egon ninzan, eta gizonen artian enintzan izan.
Bena zeren hañ gogo hunez mintzatzen gira, eta alkharreki elhestatzen: kontzentziari ogenik egin gabe bekhanki arzara ixilik egoitiala ützültzen girenen gañen.