bortxaz lehen, ezi ez amure hunez, eta hek phena soferitzen die, eta arhinzki murmuzeiatzen dira.
Eta eztie ezpiritiaren libertatia jardietsiren, Jinkuaren amurekatik, bihotz osoz, besteren petiko izatez kontent ezpadira.
Lasterka zite horrat eta hunat eztüzü phausia edirenen; gehien baten goberniaren izate ümiliaren pian baizik.
Hobeki izan ustiak, eta lekhien khanbiuak hanitx jente inganatü dütü.
I 9, 2. Egia da, batbedera bere sendimentiaren araur, gogo hunez gobernatzen dela, eta ekharriago dela, bere sendimentüko direneganat.
Bena Jinkua gureki bada, bortxatü gira zunbait ordüz, gure sendimentiaren eiztera; bakiaren ükheitia dela kausa.
Nur da aski zühür, ororen osoki jakiteko.
Etzitiala arren sobera fida zure sendimentiari, bena ikhas ezazü bestenari behatzen gogo hunez.
Hun bada zure sendimentia eta hura eizten badüzü, Jinkuaren amurekatik, eta bese bati jarraikiten bazira, hantik haboro profeitü idokiren düzü.