Orrialde:Maister 1757.djvu/57

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


izan: bena komünian emazte pherestiak oro Jinkuari itzazü gomenda.

Jinkuareki beraureki, eta haren aingürieki nabasi izatiaz desira ezazü, eta gizonen ezagütziari ihesi egizü.


I 8, 2. Ororentako karitate ükhen behar da, bena ezta hun ororeki nabasi izatia.

Heltzen da zunbait aldiz persona ezagütü ezten batek dian fama hun bat, eta ezagütü den bezañ sarri, ikhustiak greutzen beitütü.

Uste dügü zunbait ordüz, bester plazer egiten dügüla, heganat juaitiaz, eta ordian hasten gira, her haboro desplazer egiten; zeren gure gaixtokeriak hobeki ezagützen beitütie.


IX. KAPITÜLIA


Obedientziaz, eta besteren pian izatiaz.


I 9, 1. Gaiza handi bat da obedientzian egoitia, gehien baten pian bizitzia, eta bere bürzagi ez izatia. Hanitxez segürago da gehienguan beno, besteren manü pian egoitia.

Hanitx jente daude obedientzian