Orrialde:Maister 1757.djvu/60

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hañ gogo hunez elhestatzen gira, zeren eta alkharren elhestetarik, alkharren konsolazionia txerkatzen beitügü, eta gure bihotza, hanitx phensamentü fuertez sorthatürik daguena, arhintüxe nahi beikünüke.

Gozo handi bat hartzen dügü, nuiz ere mintzatzen beikira, edo phensamentian igaraiten beitütügü, gihaurk hanitx maite, edo desirtazten dütügün gaizak, edo gure kuntre eztirela borogatzen dütügünian.

Bena elas deus irabazi gabe ardürago ezi kanpotiko konsolazione horrek damü handi bat eretxekiten deio, zelütik bihotziala jiten denari.

Hartakoz iratzarririk, eta othoitzetan egon behar dügü, beldürrez thenpora profeitürik gabe igaren dezazün.

Konbeni edo hun bada mintzatzia errazü huniala erakhar diruan gaiza zunbait.

Üsantxa gaixtuak, eta gure profeitiak arrankürarik ez ükheitiak, mihia ezaxolatüki erabil erazitzen deizü.

Hargatik orogatik gaiza ezpiritualez debotki elestatziak profeitü ezpiritualian; ajütü handirik emaiten dü: orotan gainti, nuiz ere bihotzez eta ezpiritüz