Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/71

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: erran zezan: Zergatik gaixtoki pensatzen duzue zuen bihotzetan? 5 Ezen zein da erratxago, erraitea “Barkhatu zaizkik eure bekhatuak” ala erraitea, “Jaiki adi eta eb...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:22, 29 azaroa 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


erran zezan: Zergatik gaixtoki pensatzen duzue zuen bihotzetan?

5 Ezen zein da erratxago, erraitea “Barkhatu zaizkik eure bekhatuak” ala erraitea, “Jaiki adi eta ebil adi”?

6 Dakizuenzat bada ezen gizonaren Semeak baduela autoritate lurrean bekhatuén barkhatzeko. Orduan diotsó paralitikoari: Jaiki adi, har ezak eure ohea, eta habil eure etxerát.

7 Orduan jaikirik joan zedin bere etxerát.

8 Eta jendetzék hori ikhusirik mirets zezaten, eta glorifika zezaten Jainkoa, zeinek eman ukhan baitraue halako autoritatea gizonei.

9 Eta handik iragaiten zela Jesusek ikhus zezan gizon bat peaje lekhuan jarria Mateu deitzen zenik, eta diotsó: Arreit niri. Eta jaikirik jarreiki zekión.

10 Eta gertha zedin Jesus haren etxean mahainean jarririk zegoela, huná, anhitz publikano eta bizitze gaixtotakorik ethorririk, jar baitzitezen mahainean Jesusekin eta haren diszipuluekin.

11 Eta hori ikhusirik Fariseuék erran ziezén haren diszipuluei: Zergatik publikanoekin eta bizitze gaixtotakoekin jaten du zuen majistruak?

12 Orduan Jesusek hori enzunik erran ziezén: Oso diradenék eztute medikuren beharrik, baina eri diradenék.

13 Baina zoazte, eta ikhas ezazue zer den; Miserikordia nahi dut eta ez sakrifizio. Ezen ez naiz