Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/64

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: dezán fitsa eure anaieren begitik. 6 Ezteiezuela gauza saindua orei, eta eztitzazuela egotz, zuen perlák urdén aitzinera, bere oinéz ohondika eztitzaten, eta itzuliri...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:06, 29 azaroa 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dezán fitsa eure anaieren begitik.

6 Ezteiezuela gauza saindua orei, eta eztitzazuela egotz, zuen perlák urdén aitzinera, bere oinéz ohondika eztitzaten, eta itzulirik zathika etzaitzaten zuek.

7 Eska zaitezte eta emanen zaizue; bilha ezazue, eta eridenen duzue; bulkha ezazue, eta irekiren zaizue.

8 Ezen eskatzen den guziak rezebitzen du, eta bilhatzen duenak erideiten du, eta bulkhatzen duenari irekiren zaió.

9 Ezen nor da zuetarik gizona, baldin bere semea ogi eska badakió, harri emanen draukana?

10 Eta, baldin arrain eska badakio, ala suge bat emanen drauka?

11 Beraz zuek gaixto zaretelarik baldin badakizue gauza onén zuen haurrei emaiten, zenbatez areago zuen Aita zeruetan denak emanen drauzte gauza onak eskatzen zaizkionei?

12 Bada gizonék zuei egin dietzazuen nahi dituzuen gauza guziak, egin ietzezue zuek ere haei halaber, ezen haur da Legea eta Profeták.

13 Sar zaitezte bortha hersitik, ezen bortha largoa eta bide zabala da perdizionetara irioiten duena, eta anhitz dirade hartarik sartzen diradenak.

14 Ezen bortha hersia da eta bide hersia bizitzera eramaiten duena, eta guti dirade hura erideiten dutenak.