Orrialde:Tartas 1666.djvu/176

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Bide saindu hontan makhur etzitan, enuia etzitian, eta Jenkoak eman dizazun dohaiña, eta grazia perseberatzeko, eta hon edukiteko, zeren ezpaita moienik salba gitian, ezp...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:23, 4 maiatza 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<177>

Bide saindu hontan makhur etzitan, enuia etzitian, eta Jenkoak eman dizazun dohaiña, eta grazia perseberatzeko, eta hon edukiteko, zeren ezpaita moienik salba gitian, ezpadezagu persebera obra honian, erran dian bezala gure jaunak: Qui perseuerauerit vsque in finem hic saluus erit, Nork ere perseberatuko baitu azken fineradrano, halakoa salbatu izanen da. Errazu Jenkoari, Dabid Erregiak erraiten zian bezala, Domine notam fac mihi viam in qua ambulem. Jinko handia, eta miserikordiosa, mundiak, bekhatiak, itsutu nute, eta gorthu, non nabilan eztakit, ez zer ari nizan, zuk jauna, othoi erakhus nezazu zoin bidetarik ibili behar dudan, eta zer egin behar dudan, zu zira bidia, eta portalia, gida nezazu zure bidera, zure portalian sar nadin egun batez, ideki itzazu ene begiak, eta ene beharriak, enzun dezadan zure botza, eta so bat eginik lurrari, konsidera dezadan neure miseria, eta neure herioa, eta harzatz orhiturik, neure obrak oro, erranak, eginak, eta pensamendiak, bertutiaren bidian, zure ajutiaren eta graziaren moienez, onsa regla, reji, eta goberna ditzadan, bizi ahal nadin lurrian bekaturik egin gabe, zutan, zureki, eta zugati, zu nitan, ni zutan, eta zutan hilik, ene orena jin dadinian, zurekin bizi nadin jagoitikoz zure loria eternalian. Neure adeskidia, hara, othoi, gida, eta eraman gitzala aitak, semiak, eta Espiritu Saindiak. Amen.