<178>
Kredoa euskaraz
Sinhesten dut Jenkoa aita omnipotenzian, zeliaren, eta lurraren kreazalian, eta Jesu-Kristo haren seme bakhoitzian, gure jaunian, zoin konzebitu izan baita Espiritu Saindiaz, sorthu Maria Birjinaganik, sofritu Ponzio Pilato jujiaren pian, kruzifikatu, hil eta ehorzi, jeusi infernietara, heren egunian hiletarik resuzitatu. Igan da zelurat, han dago jarririk. Jenko aita omnipotentaren alde ezkunian, hanti jinen da jujazera bizien eta hilen. Sinhesten dut Espiritu Saindian, Eliza Saindu Katolikan, Saindien komunionian, Bekatien remisionian, Haragiaren resurrekzionian. Bizitze eternalian. Amen.
Konfiteora euskaraz
Konfesatzen niz Jenko aita omnipotentari, Birjina Ama gloriosari, San Mixel Arkanjeliari, Joandone Johane Baptistari, Joandone Petiri, Joandone Paule Apostolier, N. eta bertze Paradusuko saindu eta sainda orori, hen lekhutan, zuri, neure aita espiritualari, zeren egiten baitut bekhatu pensamenduz, minzatzez, eta obraz; ene faltaz, ene faltaz, ene faltaz handiz. Hartakoz othoitzen dut, Birjina Ama gloriosa, San Mixel Arkanjelia, Joandone Johane Baptista, Joandone Petiri, Joandone Paule apostoliak, N. Bertze Paradusuko saindu saindiak, hen lekhutan zu, neure