<159>
ohikoa: deusek ere ezin kontenta diro, baina herioak, bere phena orotarik sendoturik, eta delibraturik, bere aise handian ezarten du, hanbateki herioak gizonari abantailla handirik, eta hontarzun handirik handirik emaiten du. Apostoliak bazakian munduko miserien berri, eta herioak guri egiten dian honkiaz, erran dianian: Infelix homo, quis me liberabit à corpore mortis huius? Ala ni bainitz gizon miserablia, nork ni delibratuko nu, gorpitz mortal hontarik?
Ezta deus mundian, botere dianik, herioa bera baizi, gure delibratzeko, munduko tribulazione korporal, eta denboraletarik. Hartakoz dio Apokalipsian, Absterget Deus omnem lachrimam ab oculis sanctorum, etiam non erit amplius, neque luctus, neque clamor, neque dolor erit ultra. Ienkoak uxukatuko dutiala nigarrak oro bere saindien begitarik, eztela izanen gehiago, hazperenik, zinkoririk oihurik, dolorerik, ez desplazerik. Eta bertze pasaje batetan dio, Non esurient, neque sitient amplius, neque cadet super illos sol, neque vllus aestus. Gosiak, ez egarriak eztitu gehiago joren, ez hunkituren, beroak, ez hotzak eztitu haboro erreren, ez karrointaturen.
So egizu zonbat abantailla, eta probetxu herioak emaiten dian gizonari, gizona nor bada, justoa bada, Jenkoaren grazian herioak atrapa badeza ber, handira zinak, eta minak, han da pundia. Aquí esta el punto.
Dugun bada erran herioak gizonari grazia eta kortesia egiten diala, haren begitartia, ederra dela, eta maitagarria, eta haren jitiak, eztiala behar