Orrialde:Tartas 1666.djvu/161

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<160>

gizon pherestua, Jenkoaren zerbutzaria, lotsatu, eta ikharatu, baina au kontre alegeratu, eta konsolatu.

Segontian, herioa da andere noblia, galanta, liberala, eta maitagarria, edekiten du gizonari, eta emaztiari bat edo biga, edo hirur, edo nahi bazira gehiago, baina, baten emaiten du ehun, biden mila, hiruren milione bat, eztakit zeinbat, edekiten du bizitze korporala, eta denborla, baina emaiten berehala bizitze espirituala, eta eternala, korporalak eztu konparazionerik, espiritualarekin, ez denboralak, eternalarekin, ala baina espirituala emaiten du korporalaren, eta eternala denboralaren, nork eztu erranen herioa dela andere noble bat, eta liberal bat?

Persona saindiaren eta justoaren, mundu hontako bizia hon da, eta probexutako, zeren bere obra honen medioz, Jenkoaren grazian, eta amorioan haren meritia bethi goiti baitoa, et karitatian deno, meritia hala hala goratzen, eta abanzatzen baita, zeren, Charitae est radix, & principium merendi, Karitatia baita meritu ororen zaiña, eta hatzarria: baina zeinbat munduko bizia justoaren hon baita, herioa hobe da, eta preziosago, biziak emanen dro meritu, baina ez rekonpensia, eta justoak ezpadeza persebera, bere meritian, galduko du bere meritiaren balioa oro: Hobe da bada herioa justoaren, eziez bizia, zeren herioak emaiten betrauko bere koroa, eta rekonpensia, justoari. Haiatik zioian Apostoliak, Mihi viuere Christus est, mori lucrum, ene bizia Jesu-Kristo da, baina ene irabazia, eta ene abantailla handia da hilzia. Erran nahi du Apostoliak,