<138>
Jenkoak berak baizi, jan du eta iretsi, otso hark, ala baina orano ezta kontent, ezta ase. Natura humanoa oro arras akhaba, ruina, hil, eta atarra artino, eztu honik ukhenen, azken jujamen du jeneralian aseko da jagoitikoz, an hartino ez, ordian Elia, eta Enok Profetak, eta Antekristo gaixtoa hilik ezarri dutinian, heda, heda, bere azken kolpia emanen du bizi orori, bena egun hura jin artino otso haren hortz haginetan trebes igaren date, eta igarenen bizi, sortu oro. Gizona sogizu zertan ziren, oren oroz otso minthu, kruel bat dabila zure aldian inguru, noiz janen zutian, gogoa emazu, oradrano bezala bekhatian egon bazite, bekhatian usikirik, bekhatian janen zutu.
Herioa, Bipera suge mota gaixto bat iduri da. Suge harzatz minzo direnak, diote, haren humiak, bere amaren sabelian konzebitu, eta formatu direnian, ez tutela egurukiten sortzeko denbora, naturak behar dian operazione, eta termaiño ordinaria, bena bere amaren sabela mokoaz xilaturik, eta hautsirik, sortzen direla ordu gabe, eta sortzian bere ama hiltzen, hantik ardiatsi du suge hark bere izena, Bipera, kasi bi, pariens, bipera dela biolentziaz, eta bortxaz sortzen diana.
Molde berian herioak ejiten du gizonaren kontre, nola suge hari bere humek, ordu gabe naturak bere korsu eta denbora bethe, eta konplitu, gabe gizona, eta emaztia bere adinik hobenian, bere gaztetarzunian, bere indar, eta osagarri handienian atrapatzen ditu hanitz orduz, hiltzen, eta masakratzen, eta bere kolpu mortala ixilik, ez ustian emanik, hanbat jende gastiari; nola zaharrari