<137>
ez bat hain kruelik, eta hain maleziosik, nola baitu herioa, bertzen kontre noizik behin defendiatzen da, bena herioaren, kontre ezta armarik, ez defensurik. Contra vim mortis non est medicamen in hortis. Herioren kolpiaren, eta haren maleziaren kontre, ezta belhar honik barazetan edireiten.
Halatan natural da gizonari bere biziaren, eta haren konserbazioniaren maite ukhaitia, eta haren kontria baita herioa haren hastio ukhaitia, haren ihesi joaitia, haren beldur izatia harzatz orhitzia: ala bena gizona hanbat gaixto da, eta miserable, nor dakialarik herioaren kolputik dependitzen dela haren onsa, edo gaixki jagoitikoz, izatia, ezpaita, nahi herioaz orhitu, mundiak eta bekhatiak utsuturik daduka, eta noiz ere izanen baita, herio utsiak, gizon utsiari kolpu utsu bat emanik, emanen du utsiak, utsiaren gorpitza lurrari, eta haren arima deabruari.
Gizon utsia, ideki itzazu zure begiak, so egizu herioa zonbat den malizios, eta tronpur zuganat, haren tronperiez, eta maleziez orhiturik, harzaz beraz orhitzitian onsa hilzeko.
Herioa, eta otsoa biak bat dira, otsoak jaten du, iresten, eta deboratzen, otsoak bezala, bena deusek ere ezin asetzen, janago nahiago, gormand, eta gulos da animale hura, bertze ororen artian, deusek ere ezin ase diro.
Halako da herioa, bere sortzia, eta izatia Adamen, eta Ebaren bekhatutik, ukhenez geroz, egunko egunialadrano, jan du eta iretsi sei, edo zazpi mila, urthe hontan, edo ungureno hontan, eztakit zonbat milione gizon eta emazte, kondia eztaki