Orrialde:Tartas 1666.djvu/137

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


behin ikhusi behar diala, eta ez gehiago, ezteia posible gizona so, eta beha egon dadin animale gaixto haren kolpia nontik jinen zaion, bai, egon behar du, goaita, eta sentinelan gauaz eta egunaz, zuhur bada, bertzela harenak egin diala kondu emazu. Haur da ene hirurgarren arrazoiña, porogatzeko libru hontan, onsa hilzeko bidia, baita herioaz orhitzia, dela ardura konsideratzia, herioaren krueltarzuna, horribletarzuna eta haren malezia handia.

Gauza naturala da, animale orori bere biziaren maite ukhaitia, eta haren konserbatzeko moien onroren, eta remedio ororen kurioski xerkatzia, hala nola bertze aldetik, baita natural gauza orori, herioaren hastio ukhaitia, hari ihesi egitia, haren beldur izatia. Bonum est, quod omnes appetunt, Hona da orok maite dutena, orok desiratzen dutena, diote Filosofek, eta gaitza, baita haren kontria, hura orok hastio, oro haren ihesi, oro haren beldur dira.

Ardiak eta axuriak, ikhusten dianian hartza, edo otsoa beraganat jiten, haren beldurrak iziturik, ikharatzen da, et marrakhaz, lasterka ihesi doa arzaiña, eta arzan hora, non baitira, haietara, zeren baitaki onsa naturaren legiak, eta instintoak erakhutsirik, otsoa dela haren etsaia, eta haren jalia, eta hark atrapa badeza, bizia galdu behar diala.

Gizona, baita animale ororen Erregia, baditu hark ere bere legiak, bere sendimendiak, eta arrazoiñaren argiak, Filosofek ere hala emaiten deraukote bere izena, Homo est animal rationale, gizona dela animale razonable bat, baditu bere etsaiak mundu hontan bisibliak, eta inbisibliak, baina