<124>
zela kausa.
Jenkoari datsala pensamendu saindu hura zian bere gogoan guk esperanza dugun bezala, egun, eta oren triste, eta malhuros hartan, noiz ere Pariseko hirian, egunaren erdian bere karrosan, Franzois Rabaillak, sakrilego murtrer gaixto, eta madarikatu hark bi ganibet kolpuz Franziari edeki, eta arrapatu baitzian, franziak egundano ikhusi dian Prinzerik handiena, hobena, eta maitena.
Neure adiskidia, ezta adiskide hoberik, ez halakorik, nola noiz adeskidiak, bere adeskidiaren alde, eta faboretan bere bizia galtzen, eta jokatzen baitu, hala dio ere ebanjelioan Espiritu Saindiak, Maiorem charitatem nemo habet quam vt animam surm ponat quis pro amicis suis. Halako da zuganat, eta zurezat, eta niganat Jesu-Kristo jauna, gugati hilik, bere odol preziosaz erosi gitu eta zelietrat iganez geroz ere, Eliza saindian, aldarian utzi dian sakramendu saindiaz, bere odol adorabliaz, eta haragi propiaz, eta sakratiaz, behar dugunian, eta plazer dugunian, gure arimak hatzen, entertenitzen, eta saintifikatzen ditu, gu nor bagira, gutan ezpada faltarik, diñeki presenta bagite ber mahai sakratu hartara, berak erran dian bezala, Caro mea verè est cibus, Sanguis meus verè est potus, ene haragia da egiazko edatekoa. Badea halako adiskiderik, hain lealik, honik, eta segurik? ez, ezta izan ez izanen nola hura guganat, Amicus est alter ipse, dio batek, adeskidia dela gu gihaur den bat, gu iduri bat; gure adeskide handiak Jesus honak, ezkutu solamente maite ukhen bere buria bezanbat, baina orano maite ukhen gutu bere buria