<123>
gaixtoak giren, non ezkiten orhit, gugati hil den jaunaz, eta Erregiaz; eztakit norat nahi giren joan, baina uste badugu zelurat joan, gure hilziaz orhitu gabe, eta uste badugu gure hilziaz orhituko girela, Jesu-Kristen hilziaz orhitu gabe, nor izanen da tronpaturik, eta damnaturik gu baizi.
Franziako bertze Erege handi batek, Henri handia, izen hartako laurgarrenak, erraiten zian komunzki bere gortian bere adeskider, proberbio, eta sentenzia eder haur, Qui bien aime, tard oublie, erran nahi baita, nork ere onsa maite baitu, berandian ahatzera uzten diala. Prinze handi hark, bi persona bertzen artian ahal zen bezanbat maite zutian bata zen bere areba propia, Prinzesa Katharina, Lorrenako Prinziaren emaztia, eta ezposa, bertzia zen Markisa eder bat, zoiñek bere kalitate ederrez abantailla handirik, eta grazia handirik, Errege haren bihotzian ardiatsi baitzian, hain barna, non herioak ezpalu sobera sarri mundu hontarik arrapatu, erregek deliberatu baitzian andere eder haren bere emaste eta esposa lejitimotan mezatzera, edo erromek et zukian boterik hari dispensarik emaiteko, zer gertatu zen, nola herioak egoalki bere kolpia emaiten baitu handier, xipier bezala, Erregeren bi andere maitiak, hil ziren, bata bere herio naturalaz, bertzia biolenziaz, borxaz, eta pozoaz bi kreatura maite haien hil berria enzun zianian, Errege handi hark, ardura ardura, erraiten zian, persona haien dolia, eta regreta, bizi zeno Bere bihotzian edukiko ziala, eta deusegatik ere, egun oroz, bizi zeno, etzela hanbat bere hilziaz orhituko, nola bi persona maite haien hilzia