<125>
beno haboro, zeren bere bizia ezarririk konparazionetan gure biziarekin, eta guria, beriarekila, beria galdu baitu, eta jokatu, eta guria salbatu, eta hartan erakusi obraz, bata habaro estimatzen ziala eziez bertzia, haren amorio handia guganat konsideraturik Apostoliak manatzen gutu bat bedera, elgar maita dezagun, hark gu maitatu gutian bezala: Ambulate in dilectione, sicut & Christus dilexit nos & tradidit semetipsum pro nobis oblationem. Ibil zitezte karitatian, eta amorioan, elgar maita ezazie Jesu-Kristok gu maitatu gutian bezala, eta hark bere buria gugati eman, eta ohoraskatu dian bezala, gure Jesus hona, gure adeskide hona maite eztiana, izanen da desnatura tu gaixto bat haren hilziaz ezta orhituko, eta ez beriaz ere halakoa nola nahi zira onsa hil dadin, nola nahi zira salba dadin, ezta lekhurrik, ez remediorik, orai gerozko, halokoa bizirik dagoela, galdia datza, eta damnatia, zeren ene segond arrazoiñaz ezpaitu kondurik egiten, zoiñek baitio, gure hilziaz orhitzeko, behar dela orhit izan Jesu-Kristen hilziaz, eta pasione dolorosaz.
Istoria eder bat irakhurtzen dugu bi adeskide handiz, eta leialez, zoiñak deithatzen baitziren, damon eta Pithias, biak adeskide fidelak, eta segurak, bi adeskide haietzaz egiten du menzione, Zizeron, et Balerius, bi author handi haiek, istoriak dio, eta ederra delakoz, nahi dut ene libruto hontan ezkhiribuz ezarri, Denis Sirakusako Tiran handi hark bi adeskide braue, eta leial haietarik bata kondematu ziala hilzera, kriminelak galdo egin zian hamabost egun ephe, eta espazio, presontegitik